KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

lunes, 17 de noviembre de 2008

0 jarduera


1) Jesuita frantsesen eraginez kristautasuna onartu bazuten ere, oraindik mikmaktar askok beraien berezko jainko batengan sinisten dute. Zein da jainko honen izena?

2) Zertara joan ginen euskaldunak mikmaktarren lurretara?

3) Euskal Herrian marrazki bizidunetako bi filme egin dira mikmaktarren eta euskaldunen arteko harreman onak erakusten dituztenak. Zeintzuk dira filme hauen izenak?

PUNTU GEHIGARRIA


Jokoan zegoen puntu gehigarria Aitorrek eta Ederrek jaso dute.

Atzo jokatu zen pilota finala eta Aimar Olaizolak eta Oier Mendizabalek irabazi zuten Titin eta Aritz Laskurainen aurka, 22 eta 17ko emaitzaz.